XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berehalako ondorio handiegirik ekarri ez badu ere (subenzio mailan batez ere) arazoa publikoki plantatua da, hautetsiak interpelatuak dira, mobilizazio hasiera on bat izan da.

Zer nahi izanik ere problematika honen aterabideak luze joko du eta afera ongi bideratzeko lehen baldintza AEKn berean dago, hots, AEKren proiektoa sakondu eta harekilako identifikazio prozesoa barnatu behar da gau eskoletan lehenik, euskal kultur mugimenduan ondotik.

Horrek emanen dio eskariari pizu eta sinesgarritasun.

IV. Korrika oraino hurbilaren arrakasta oldar bilaka bekigun, iragan bezainbat bide eta gehiago oraino gelditzen baitzaigu egiteko, hutsuneak betez eta okerrak xuxenduz, epe laburrean hiztun berri askori komunika diezaiogun gure ele sintetiko nahiz perifrastikoa!.

Orduen gehikuntza eta arautze prozesua

ARGIA aldizkariaren eskariz, iazko ikasturteari buruzko balantze antzeko zerbait egiterakoan, puntu asko aipa badaiteke ere, honako bi hauek aipatuko nituzke bereziki: matrikulatutako ikasle eta emandako orduen gehikuntza eta gure munduaren egituratze eta arautze prozesuari emandako bultzada.

Lehen puntuari dagokionez, eta Bizkaiko datuak erabiliz, ondoen ezagutzen ditudanak baitira, baikortasunez eta poztasunez betetzen nauen datu baten egiaztapena egin behar dut: emandako ordu zein matrikulatutako ikasle kopuruen igoera adierazgarri eta nabarmenena.

Bizkaiko Lurraldean, 83/84 ikasturtearekin konparatuz, Euskaltegi publikoetan eman den igoera %35a izan da eta Euskaltegi pribatuetan igoera honek %34a suposatu izan du.

Egiaztapen honek ez dut uste komentario gehiegirik behar eta merezi duenik, datuak, heurak, dira komentario onena eta.

Bigarren puntuari buruz zera esango nuke:1983.eko abenduaren 12tik, HABEren legea argitaratu zenetik, 1984.eko urria bitartean lege honen garapenari ekin zitzaion, eta 1984/85 legea bere osotasunean aplikatu zen lehen aldiz.

Lege honen aplikatzeak, ondoren aipatuko ditudan zenbait egoera eta egitura hobetu eta finkatzea ekarri du, zalantzarik gabe.

Euskaltegiaren erregimen juridikoa eta finantzaketa araupetzen duen dekretuak, edozein euskaltegik (gau-eskola, euskal-eskola) gutxieneko batzu beteaz diru-laguntza jasoko duela, garantizatzen du.

Are gehiago, dekretu berberak, homologatzen den euskaltegiari, hau da, irakaslegoaren titulazioa eta lokal aldetik eskatzen diren baldintzak betez gero, egitura sendo eta profesionala larritasunik gabe finantziatzeko garantia osoa eskaintzen dio.

Bestalde, euskaltegi publiko edo pribatu homologatu batetan aritzeko irakaslegoari eskatzen zaion erdi mailako titulu unibertsitarioa, helduen euskalduntze eta alfabetatze munduan bost urtetik gora ibilitako irakasleei, bai meritu lehiaketaren bidez, bai azterketa-froga baten bidez, homologatu izan zaie.

Aipatu beharrekoa da ere, lege garapen honek ekarri duen euskaltegi publikoen ugaltzea bizpahiru urtetan, egoera argi ez zegoenez, eta zalantzatan murgilduta egotean, euskaltegi publiko berrien zabaltzea nekez gertatzen zen.

Baina egoera argitu denean askoz errezago izan zaie Udalei euskaltegiak zabaltzeko erabakia hartzea.

Honek guztionek, eta aipatu gabe utzi ditudan beste arlo batzuren garapenarekin batera, aurten HABEren presupostuek %40an igotzea ekarri du.

Bukatu beharra daukat, nahiz eta balantze batetan aipagarriak diren hainbat arlo ikutu ez.

Baina laburra izateko eskatu didate eta hala beharko.

Egoera argitu denean askoz errezago izan zaie Udalei euskaltegiak zabaltzeko erabakia hartzea.